Gipuzkoako Kopako finalerdia jokatuko du bihar, kadete nesken eskubaloi taldeak

Noaua Aldizkaria 2012ko mai. 18a, 00:00

Guztira lau eskubaloi neurketa jokatuko dira asteburuan, partida bat gaur eta gainerako hirurak larunbat honetan. Tartean, Gipuzkoako Kopari loturiko finalerdi bat ere ospatuko da, kadete neskek jokatuko dutena hain zuzen. Finalerdia bihar eguerdiko 13:00etan hasiko da Oiardo Kiroldegian. Usurbildarrek Urnietako K.E. izango dute aurkari. Hona hemen, neurketa honen eta gainerakoen hitzorduak:

Maiatzak 18, ostirala
19:00
 Kadete mutilak, Gipuzkoako Kopa: Usurbil K.E.-La Salle Saieko.

Maiatzak 19, larunbata
13:00 Kadete neskak, Gipuzkoako Kopa, finalerdia: Usurbil K.E.-Urnietako K.E.
16:30 Jubenil neskak, Gipuzkoako Kopa: Usurbil K.E.-Aiala Zarautz K.E.
18:00 Jubenil mutilak, Gipuzkoako Kopa: Usurbil K.E.-Amenabar Zarautz K.E.


Tokia: Oiardo Kiroldegia.