Iganderako badaezpada, aterkiren bat eskura eta behar beste arropa jantzita atera beharko da Sagardo Eguneko festara. Azken asteburuotako eta baita, azken urteotako Sagardo Eguneko edizioetako antzeko giroa espero da oraingoan ere. Eguzki izpi gutxi, eta euria iragarri dute. Hala dio behintzat, Euskalmet-en iragarpenak. Igandeko Sagardo Egunerako beraz, zer eguraldi izango dugun? Hona hemen, Euskalmet-ek dioena: "Igandean ez da aldaketarik espero. Euria egiten jarraituko du, batez ere kantauri isurialdean; ugari egingo du, eta egunaren lehenengo partean zaparrada mardulak bota ditzake. Haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egingo du, eta kostaldean nabarmen zakartuko da; haize-bolada oso gogorrak espero dira. Tenperaturak behera egingo du berriro, eta udazkeneko itxura hartuko du eguraldiak". Atzorako alerta horia iragarri zuten eta azkenean inguruotan behintzat ez genuen, aurreikusia zegoen ekaitz eta haizeterik izan. Ia beste hainbeste gertatzen den etzi ere. Edozein kasutan, euria egin edo ez, kalera atera eta ohi bezala, primerako giroan murgiltzeko aukera izango da etzi.