Inoizko sagardo postu kopuru handiena, etziko jaialdian

Noaua Aldizkaria 2012ko mai. 18a, 00:00

Inoizko postu kopuru handiena izango du igande honetan Usurbilen ospatuko den XXXI. Sagardo Egunak. 48 guztira, Kaxkoko hiru guneotan banatuta; frontoian, Dema plazan eta Askatasuna plazan. Frontoian, herriko baserriak eta Gipuzkoako Sagardogile Elkarteko kide ez diren sagardoak dastatu ahal izango dira. Dema plazan, Gipuzkoako Sagardogile Elkarteko kide direnen sagardoak edan ahal izango dira. Eta Askatasuna plazan azkenik, labeldun sagardoa dastatzeko aukera egongo da. Sagardo Egunaren Lagunak bilgunekoek Usurbila datozen sagardotegi edo sagardogileen zerrenda helarazi digute. Honakoa da:

FRONTOIAN: HERRIKO BASERRIAK ETA ELKARTETIK KANPOKO SAGARDOA

1. Agerre-azpi

2. Ibindox

3. Gorostidi

4. Egioleta

5. Aizperro

6. Komistegi

7. Olano

8. Leitzarran (Itziar)

9. Anburu

10. Arratzain

11-14 Beste lau postu.


DEMA PLAZAN: GIPUZKOAKO SAGARDOGILEEN ELKARTEKO SAGARDOA

1. Aginaga (Usurbil)

2. Alberro (Hernani)

3. Arratzain (Usurbil)

4. Artola (Astigarraga)

5. Astarbe (Astigarraga)

6. Astiazaran (Zubieta)

7. Bereziartua (Astigarraga)

8. Elutxeta (Urnieta)

9. Itxas-buru (Hernani)

10. Izeta (Aia)

11. Lizeaga (Astigarraga)

12. Mendizabal (Astigarraga)

13. Oianume (Urnieta)

14. Oiharte (Zerain)

15. Otegi (Lasarte)

16. Otsua-enea (Hernani)

17. Rufino (Hernani)

18. Saizar (Usurbil)

19. Satxota (Aia)

20. Urdaira (Usurbil)

21. Zabala (Aduna)

22. Zalbide (Abaltzisketa)

ASKATASUNA PLAZAN: LABELDUN SAGARDOA

1. Aburuza (Aduna)

2. Aginaga (Usurbil)

3. Añota (Azpeitia)

4. Astarbe (Astigarraga)

5. Bereziartua (Astigarraga)

6. Calonge (Donostia)

7. Eula (Urnieta)

8. Iparragirre (Hernani)

9. Lizeaga (Astigarraga)

10. Ola (Irun)

11. Petritegi (Astigarraga)

12. Saizar (Usurbil)