Euria, krisia, arrisku saria... ez dago Sagardo Eguna erabat zapuztuko duenik. Etxaniz anaien txalaparta doinuekin abiatu da aurtengo Sagardo Eguna. Txalaparta doinuen ondoren, txalo bat eskatu dute Jexux Artzerentzat. Zendu zenetik, 10 urte bete berri dira. Sagardo Egunaren XXXI. edizioan, Usurbil KE eskubaloi taldekoek izan dute lehen tragoa hartzeko ohorea. Jon Loidik arazo txiki bat izan du botila irekitzerakoan, baina Manzano adi-adi egon da eta di-da zabaldu dute botila. Lehen topa egin eta gero, herri osoa murgildu da Sagardo Eguneko postuetan. Ikus bideoa.