Euria ez da oztopo izan Sagardo Egunean

Noaua Aldizkaria 2012ko mai. 20a, 00:00

Frontoia jendez lepo izan da goiz osoan. Dema plaza, aldiz, erdi hutsik. Baina izan da, aterkia eskuan, Dema plazan sagardoa edaten ibili denik. Botatzaile asko ere euritakoa jarrita hortxe mantendu dira, euren tokietan, euria goian behean egin badu ere. Eguraldiak Sagardo Eguna trakestu badu ere, ez da ezer suspenditu eta egitaraua, osatu bezala garatzen joan da. Pentsa, muztioa nola ateratzen den ikusteko parada ere izan da Dema plazan, eguraldiak aterpean egoteko zegoen arren.

Aitzaga irekita izan da gaurko egunez eta hortxe ere ostatu hartu dute sagardo zale askok, euriatik ihesi. Askatasuna plazan, pintxoak eta edatekoa eskuratzeko aukera zegoen baina euriarekin gutxiago luzitu du gune honek. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, aldiz, Askatasuna plazako bolatokian egin ditu sagardo katak. Gazte asko izan dira, adituaren hitzei adi-adi, sagardo onaren ezaugarriak ezagutzeko gogoz.
Sagardo alemaniarrak, aldiz, postu bi izan ditu frontoian eta jakinmina piztu du;  asko izan baitira gerturatu direnak alemaniar sagardoa probatzera.

Sagardo botatzaileak
Iaz ez zen sagardo botatzaileen lehiaketarik izan eta, bereziki, frontoiko giroan nabaritu zen lehiaketak berarekin ekarri ohi duen saltsa. Aurten berreskuratu egin da eta indartsu berreskuratu ere. Euriak jendea frontoira eraman baitu eta animo eta oihu artean aritu dira botatzaileak, nor baino nor. Kerman Errekondo izan da txapela eraman duena. Bigarrena, Arantxa Unanue eta hirugarren Kerman Errekondo.

Bideo honetan goizak eman duena laburbildu dugu. Ikus bideoa.