Argazki asko atera eta bideo ugari grabatzeko ematen du Sagardo Egunak. Baita eguraldia kaxkarra denean ere. Atzo bertan, web orrialde honetan ipini genituen hainbat irudi ikusgai. Eta eguerdira bitarteko ekitaldiei jarraipena egin genien, baita sare sozialen bitartez ere. Gaurkoan, argazkietako batzuk web orrialderako egokitu ditugu. Argazkitegian aurkituko dituzue irudiak, esteka honetan klik eginez: Sagardo Eguna 2012. Bideoak ere egin ditugu eta horietako batzuk Noaua! TB kanalean aurkituko dituzue. Hauxe esteka zuzena.
Gainontzean, animo! Bihar ez da astelehena izango eta...