Maiatzaren 24an osteguna, arratsaldeko 18:00etatik 19:30era, buruhandi tailerretan egiten ari diren lanak jasoko dituzte Sutegiko erakusgelan, ondoren erakusketa bat antolatzeko. Erakusketa bertan egongo da ikusgai, ekainaren 1 arte. Ekainaren 1ean, gainera, Txan Magoa frontoian arituko da 16:30ean. 18:00etan txokolatada egingo da eta 19:00etan buruhandi desfilea herrian barrena trikitixarekin. Ekainaren 2an, aldiz, azoka egingo da (ikus ale honetako Ika-mika atala, 4. or). Haur Eskolan, Kalezarren, goizeko 10:00etan hasita. Antolatzailea: Hitz Aho.
Ikastolaren Eguneko bazkaria
Ekainaren 3an izango da aurten. Bazkarirako txartelak aldez aurretik erosi behar dira Ikastolako idazkaritzan.