Aginagako Antxomolantxa elkarteak bilera deitu du asteazken honetarako

Noaua Aldizkaria 2012ko mai. 21a, 00:00

Ezohiko bilera deitu du Aginagako Antxomolantxa Elkarteak, “gai garrantzitsu bat jorratzeko”. Bilkura, maiatzaren 23rako deitu dute, 18:30ean Aginagako ludotekan. “Eskertuko genuke ahalik eta jende gehien azaltzea, bertan erabaki zehatzak hartu beharko ditugulako”, ohartarazi dute. Bestalde, maiatzaren 26rako, Astigarragako Listorreta ingurura doaz. Guraso eta haurrei zuzenduriko irteeran izena emateko aukera dago hilaren 23ra arte, hona deituz: 610 875 287.