Joan den astean bildu zen Jai Batzordea, prestakizunen azken txanpan sartzear da. Azkena izan litekeen bilera deitu du, datorren ekainaren 5erako. Betiko ordu eta lekuan, 18:30etan Potxoenean. Baieztatua dago jada, aurtengo Santixabelek bost jai egun izango dituztela, herriko festak ekainaren 28an hasi eta uztailaren 2an amaituko baitira. Santixabel egunez, aurten astelehenez. Gogoan izan bestalde, ostiral honetan, maiatzaren 25ean amaituko dela Egitarau Diseinu Lehiaketan parte hartzeko epea. Informazio gehiago: 943 371 999 edo kultura@usurbil.net.