Hasi da Usurbil Cup 2012

Noaua Aldizkaria 2012ko maiatzaren 21a

Hasi da herriko gaztetxoen futbol festa, joan den ostiralaz geroztik martxan da Usurbil Cup. 35 talde, 350 gaztetxo neurketak jokatzen hasiak dira, Usurbil FT-k antolaturiko ekimenaren baitan. Lehen neurketak, Oiardo Kiroldegian jokatu dira, baina asteotan herriko beste eremu batzuetara ere hedatuko da txapelketa; besteak beste, frontoira edo baita Santueneara ere.