2012-2013 ikasturte berrirako aurre matrikulazio epea zabalduko dute, datorren astelehean, maiatzaren 28an. Ekainaren 8ra arte aurkeztu ahal izango dira eskabideak eta dokumentazio aurkezpena. Argibide edo informazio gehiago jaso nahi duenak, 943 364 600 telefono zenbakira deitu dezake edo email bat bidali, eskola@lhusurbil.com.
Matrikulazio epea zabalik, Hasierako Lanbide Prestakuntza Programetan
Izen emateko epeak irekita jarraitzen du bestalde, Hasierako Lanbide Prestakuntza Programako eskolan. Datorren 2012-2013 ikasturtean zehar, sukaldari-zerbitzari langile edo ile-apainketa laguntzaile gisa jarduteko ikasketak eskainiko dituzte bertan. Hasierako Lanbide Prestakuntza Programako eskola Atallun kokatua dago, Zanpiura kalea, 3. zenbakian. Informazio gehiago jaso nahi duenak, 943 360 465 telefono zenbakira deitu dezake, edo bestela, lhi.usurbil@gmail.com helbidera email bat bidali.