Herrian gune autogestionatu edo gaztetxe baten hutsunea sumatzen dela ondorioztatu du ITAYA Gazte Asanbladak, bilgunetik berri eman dutenez, "hausnarketa sakon bat" egin ostean. Orain, gai honen inguruko herritarren iritzi edo proposamenak jaso nahi dituzte. Gaztetxearen beharra sumatzen dute, "norberak dituen trebeziak eta ahalmenak besteenekin batu eta modu kolektiboan gure bizitza sozialean, politikoan zein kulturalean faltan botatzen ditugun ekarpenak eta harremanak garatzeko tresna egokia dela sinesten baitugu. Horregatik zure beharra dugu!!! Gaztetxearen oinarrietan eredu-partehartzailea beharrezkoa dela deritzogu, beraz, zuen hausnarketa, proposamen eta iritziak behar-beharrezkoak dira. Izan ere, gaztetxea herriaren etxea izatea nahi baitugu!!!". Herritarren proposamenak jasotzeko honako helbide hau ireki dute: usurbilgogaztetxea@gmail.com. Gai honi loturiko bideo hau ere zintzilikatu dute Youtube-n: http://www.youtube.com/watch?v=OgDijTm4dv0.
Zehaztasun gehiago, NOAUA!-ren datorren astekarian. Ondoko argazkian, ITAYA Gazte Asanbladakoek duela urtebete Artzabalen burutu zuten jendaurreko aurkezpen saioa.