Uretako sorospen ikastaroa antolatu du DYA Gipuzkoak

Noaua Aldizkaria 2012ko mai. 23a, 00:00

Ekainerako ikastaro berri bat antolatu du DYA Gipuzkoak Usurbilen; uretako sorospen ikastaroa. Izen ematea zabalik izango da maiatzaren 30era arte. Ikastaroko saioak larunbat goiz eta arratsaldez eta igande goizero burutuko dira, ekainaren 2tik 24ra. Alderdi teoriko eta praktikoa landuko dira. Ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak, Uretako Sorosle Titulua eskuratu ahal izango du. Matrikularen prezioa: 200 euro (ikastarorako txostena barne). Plazak mugatuak dira, ematen den hezkuntzaren kalitatea bermatzearren. Ikastaroan parte hartzeko, lehen sorospen eta sorosle ikastaroa aurrez egina izatea ezinbestekoa izango da. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko: 943 46 46 22.