Ezohiko bilera deitu du Aginagako Antxomolantxa Elkarteak, “gai garrantzitsu bat jorratzeko”. Bilkura, asteazken honetarako, maiatzaren 23rako deitu dute, 18:30etan Aginagako ludotekan. “Eskertuko genuke ahalik eta jende gehien azaltzea, bertan erabaki zehatzak hartu beharko ditugulako”, ohartarazi dute. Bestalde, bilgune berak egun pasa antolatu du maiatzaren 26rako, Astigarragako Listorreta ingurura. Guraso eta haurrei zuzenduriko irteeran izena emateko aukera dago hilaren 23ra arte, honako telefono zenbakian: 610 875 287.