Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak antolatuta, buruhandiak egiteko tailerra burutu da asteotan. Bertan parte hartu duten guraso eta haurrek sorturiko artelanak orain, erakusgai jartzeko asmoa dute. Sutegin hain zuzen, maiatzaren 28tik ekainaren 1era. Horretarako, buruhandiak jasotzeko hitzordua jarri du antolakuntzak; hilaren 28rako, 18:00-19:30 artean kultur etxean bertan. Hiru egunez erakusketan egon ostean, hilaren 1ean, buruhandiokin desfilea egingo da Kaxkoan zehar.
Hitz Aho gustura geratu da asteotan burutu duten tailerrarekin eta jarraipena emateko asmotan dira: "Balorazio oso ona egin dute parte hartu duten 36 gurasoek. Hurrengo ikasturtean, urritik-apirilera hilean behin antolatuko dira tailerrak; gurasoek haurren hezkuntzaren inguruan hausnarketa leku bat izan dezaten".