Maixu etxeko pisuan izena eman nahi dutenek, asteazken honetakoa dute azken eguna. Gaur itxiko da eskabideak aurkezteko epea. Duela gutxira arte, larrialdi egoeretarako zeuden Maixu Etxeko eraikineko bi bizilekuetako bat alokairu sozialera bideratzera erabaki du Udalak. Aldaketa hau udalbatza bidez onartu ostean, maizterra hautatzeko prozesua abian da. Honenbestez, Gernika ibilbidean kokaturiko eraikineko lehen pisuan bizitzeko asmoa duten herritarrek eskaera aurkeztu dezakete udaletxean, beranduenez jota gaur. Izen emateko orriak eta prozesu honi buruzko oinarrien inguruko informazioa, Udaletxean bertan jaso daiteke. Baita usurbil.net web orrialdean ere. Eskabideak ere bertan aurkeztu behar dira.