Espainiar gobernuko Ingurumen Ministro Miguel Arias Cañetek (PP), Amaiur koalizioko diputatu Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo Udaleko alkate ohia zoriondu du udalerri honetako atez ateko bilketa esperientziagatik. Albistea Errekondok berak eman du jakitera, Twitter bidez eta eitb.com atariak jaso du. Berria, hitz hauekin azaldu du Errekondok: "Ingurumen Ministro Cañete jaunak pertsonalki zoriondu nau Usurbilen hiri hondakinen kudeaketan, atez ateko bilketan lorturiko emaitzengatik".
Usurbilgo alkate ohiak gaineratu duenez, "Madrilen PPk eta PSOEk argi eta garbi babesten dute atez atekoa eta Gipuzkoan, EAJ, PSE eta PPk zergatik halako interesa politikarekin nahasteko?".
Gogoan izan, udaberri honetan bertan, espainiar gobernuko Ingurumen Ministerioak eredugarritzat jo du, 2009ko martxoaz geroztik udalerri honetan martxan dagoen bilketa sistema. "Praktika onen" atalean sartu du Usurbilgo atez atekoa.
Informazio gehiago honako web orrialdean jaso liteke.