Eskola Txikien Eguna, ekainaren 3an

Noaua Aldizkaria 2012ko mai. 24a, 00:00

Aurten Larraulen ospatuko da, 25. ediziora ailegatu den eta Aginagako zein Zubietako ikastetxeak barne hartzen dituen Gipuzkoako Eskola Txikien Eguna. Goizeko 10:00etan hasiko da jai giroa, txupinazoarekin, eta egun osoko egitarauari hasiera emango zaio. Pirritx eta Porrotx izango dira bertan. Eskola Txikien festaren moduan, umeek gehien maite dituzten pailazoek ere mende laurden beteko dute. Kupela taldea ere Larraulen izango da, baita Gorriti eta bere animaliak, 300 lagun baino gehiagorentzako  Euskolabel bazkaria prestatuko da, puzgarriak ere izango dira…. Ekainaren 3ko jaialdiari buruzko zehaztasun guztiak larraul.eskolatxikiak.org web orrialdean jaso daiteke. Jasotako laguntza, Larraulgo eskola zerbitzua 12 urtera arte bermatzen eta azpiegituretan inbertituko dela berri eman dute.

Ondoko irudian, Aginagako herri ikastetxeko ikasle eta irakasleak.