Ikastola Eguneko bazkaritarako sarrerak salgai

Noaua Aldizkaria 2012ko mai. 24a, 00:00

Ekaineko lehen igandean ospatuko da 2012ko Ikastola Eguna. Udarregik antolaturiko jai egunaren baitan, bazkaria burutzen da frontoian. Bertara joateko asmoa dutenek, adi. Hilaren 3ko otordura joateko txartelak, aldez aurretik erosi behar dira eta, maiatzaren 28a baino lehen ikastolako idazkaritzan. Helduek 20 eurotan eskuratu ahal izango dituzte. Udarregitik web orri bidez ohartarazi dutenez, diru kopuru horretatik 2 euro Lodosako ikastolaren alde izango dira. Ikasleek 10 eurotan erosi ahal izango dituzte. Informazio gehiago, udarregi.com web orrialdean edota ikastolara bertara deituta, 943 36 12 16 telefono zenbakira edo email bat bidalita, usurbil@ikastola.net helbidera.

Hona hemen, datozen egunotarako prestatu duten egitaraua:

Maiatzak 28-ekainak 1
Buruhandi tailerreko artelanen erakusketa Sutegin.

Maiatzak 31, osteguna
18:00-20:00 Urteroko ohiko batzarra Udarregi Ikastolako erdiko aretoan.

Ekainak 1, ostirala
16:30 Txan magoa frontoian.
18:00 Txokolatada.
19:00 Buruhandi desfilea, trikitilariekin.

Ekainak 2, larunbata
10:00 Merkatu Txikia Haur Eskolako psikomotrizitate gelan.

Ekainak 3, igandea
9:00-11:30 LH eta DBH ikasleekin jolasak ikastolako patioan.
10:00-13:30 Teknologia eta eskulanen erakusketa ikastolan.
12:00 HH Jaialdia Kiroldegian.
14:30 Bazkaria frontoian eta bazkal ondorengo animazioa.