2012-2013 ikasturteari begirako matrikulazio epea, astelehenean zabalduko du Zumarte Musika Eskolak. Zehazkiago esanda, maiatzaren 28tik ekainaren 1era apuntatu ahalko dute 4 urtetik gorakoek. Hauxe, Musika Eskolatik eman dituzten zehaztasunak;
Egunak: maiatzak 28-ekainak 1.
Ordutegia: 11:00-13:00 (egunero, astelehena ezik) edo 16:30-19:30 (egunero).
Ikasgaiak: Musika-Txokoa, musika mintzaira, helduentzako musika mintzaira, tronpeta, tronboia, bonbardinoa, saxofoia, biolina, biola, perkusioa, klarinetea, abesbatza, eskusoinua, trikitixa, panderoa, pianoa, txistua, gitarra, flauta, organoa, talde instrumentalak.
Gutxieneko urtea: 4 urte.
Informazio gehiago: Kale Nagusia, 45; 943 37 15 94 edo www.zumarte.org
Hobariak
Matrikulatzerakoan, hobariak aplikatuko dira zenbait kasutan. "Familia ugarietan, matrikularen prezioaren %40ko deskontua egingo zaio matrikulatuta dagoen ikasle gazteenari. Horretarako, familia ugariaren txartela musika eskolara ekarri beharko da", berri eman dute Musika Eskolatik zumarte.org web orri bidez.
Ikasle gazteenari ere %40ko deskotua aplikatuko zaio, "3 senide zuzen edo gehiago matrikulatuta dauden kasuetan".
Musika Eskolakoek honako beste ohar honen berri ere eman nahi dute: "Musika Txokoa edo Musika mintzairan matrikulatu nahi duten ikasle berrien kasuan, plazak banatzeko orduan izen-emate ordena kontuan hartuko da".