Udalak eta lau herri eragileek hitzarmena sinatu dute

Noaua Aldizkaria 2012ko mai. 24a, 00:00

Kultur arlotik bideratu diren hitzarmenekin egin bezala, Ongizate alorretik ere herriko lau bilguneek laguntza hitzartua jasoko dute; Usurbilen Nahi Ditugu, Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak, DYA Gipuzkoak eta Herrira bilguneak. Lau eragileotako ordezkariek eta Usurbilgo Udalaren izenean, alkate Mertxe Aizpurua eta ongizate alorreko zinegotzi Jone Urdanpilleta bertan zirela, hitzarmena sinatu dute gaur eguerdian Potxoenea kultur etxeko goiko aretoan burutu den ekitaldian.