Hondakinen errausketa galarazteko eskaera, Europako Parlamentutik

Noaua Aldizkaria 2012ko mai. 24a, 00:00

Zabortegiak pixkanaka desagerrarazi eta 2020tik aurrera birzikla daitezkeen gaiak erraustea galazteko eskaera egin dio Europako Parlamentuak Europako Batzordeari, gaur bozkatu eta onartu duten txosten baten bidez. Bertan, ingurumena kaltetu dezaketen jarduerak diruz ez laguntzeko eskaera ere egiten da, 2020rako finkatuak dauden birziklatze helburuak berriz aztertzea galdegitearekin batera. 479 parlamentarioren babesa jaso du txostenak, 66k aurka bozkatu dute eta 63 abstenitu dira. Aldeko bozken artean, hiru europarlamentario hauenak daude: Izaskun Bilbao (EAJ-PNV), Jaime Mayor Oreja (PP) eta Carlos Iturgaizenak (PP) hain zuzen. 

Iturriak: GARA eta BERRIA.