Herenegun, maiatzaren 23an itxi zen, Maixu etxeko alokairu sozialeko pisuetako batean bizitzeko izen emateko epea. Guztira, apuntatzeko tartea hilaren 4an ireki zutenetik, zortzi eskabide jaso ditu Udalak. Izen emateko azken eguna igaro ostean, atzo jada eskabideokin behin behineko zerrenda onartu zuen Udalak. Zerrenda hau jendaurrean hamar egunez egongo da orain, herritarrek erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten. Denbora tarte honetan inork erreklamaziorik aurkeztuko ez balu, zerrenda behin betiko onartu eta zozketa egingo dela iragarri dute Usurbilgo Udaletik. Zozketa egin ostean, Udalak bost urtetarako kontratua sinatuko du, pisua egokitu zaion maizterrarekin. Eta maizterrak, denbora tarte horretan, Gernika ibilbidea 13 zenbakian, 1. eskuinan bizitzeko aukera izango du.