Buruntzaldeko II. Areto Futbol Txapelketa, ekaineko lehen asteburuan

Noaua Aldizkaria 2012ko maiatzaren 25a

Iaz estreinakoz antolatu zen Buruntzaldeko Areto Futbol Txapelketa ospatuko da berriz, ekaineko lehen asteburuan. Usurbilgo Udal Kirol Patronatutik berri eman dutenez, bailarako lau udalerri lehiatuko dira oraingoan: Usurbil, Lasarte-Oria, Hernani eta Andoain. Neurketak hilaren 1ean jokatuko dira, finala biharamunean, ekaineko lehen larunbatean. Makax taldeak ordezkatuko du Usurbil. Hona hemen, txapelketaren egutegia:

Ekainak 1, ostirala
20:00 Usurbil-Lasarte Oria.
21:00 Andoain-Urnieta.

Ekainak 2, larunbata
18:30 Finala.

Tokia: Lasarte-Oriako kiroldegia.