Maiatzeko azken ostirala gaur, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko elkarretaratzea burutuko da ohiko leku eta orduan; 20:00etatik aurrera, Mikel Laboa plazan. Herrira mugimenduak deitua du gaurko mobilizazioa. Bilgune honek deituta hain zuzen, joan den larunbatean Euskal Herriko osoan berrehunetik gora mobilizazio burutu ziren. Tartean Usurbilgo Dema plazan, ondoko argazkia atera ahal izan zen. "Presoak herrira" hitzak osatu zituzten herritarrek.