Kadete mailako Usurbil KE taldeak Gipuzkoako Kopa irabazi du

Noaua Aldizkaria 2012ko mai. 28a, 00:00

Giro ederra izan zen larunbatean Oiardo Kiroldegian. Senior neskek jokatu zuten lehenbizi, Kopa Nazionaleko partida. Eta ondoren, Gipuzkoako Kopako bi final jokatu ziren. Biak, kadete mailari dagozkionak. Usurbil KE mutilen taldeak aise irabazi zuen finala Zumaiako Pulpo taldearen aurka. 22-33 izan zen azken emaitza. Atera kontuak. Giroa primerakoa izan zen eta partida amaieran, pozarren ziren jokalariak.

Nesken kadete taldea ere fin aritu zen finalean, baina azkeneko minutuetan, Elgoibarreko neskak indartsuago izan ziren eta 24-19 emaitzarekin, Elgoibar aldera joan zen garaipena.

Jokalariak
Garaipena eskuratu duen taldearen atzean, prestatzaile eta jokalariak daude. Hona hemen, Usurbil Kirol Elkartetik helarazi digutenez, kadete mailako taldea osatu dutenen zerrenda:

Jokalariak:
-Antton Errekondo Sola.
-Julen Lertxundi Olazabal.
-Jon Aranzabe Zugasti.
-Mikel Atxega Arruti.
-Xabat Beloki Segurola.
-Peru Lizaso Kortajarena.
-Daniel Perales Montero.
-Andoni Zubeldia Olasagasti.
-Mikel Sanz Fernandez.
-Iñigo Aisa Bengoetxea.
-Ander Zuriarrain Jorge.
-Eneko Toledo Zabala.
-Beñat Hernandez Elexpe.

Prestatzaile taldea:
-Entrenatzailea: Martin Larrañaga Amutxastegi.
-Entrenatzailea: Jon Begiristain Agirre.
-Entrenatzailea: Jose Lorenzo Manzano.
-Delegatua: Jon Loidi Iribar.