Gaztetxeari buruzko hausnarketa prozesu betean dagoen honetan, bideo proiekzioa antolatu du ITAYA Gazte Asanbladak, igande honetarako, ekainaren 3rako, 18:30etatik aurrera Sutegin. "Euskal Jairen desalojoa" izeneko ikus-entzunezkoa ikustera gerturatzeko gonbita luzatzen dute. "Iruñako azken gaztetxea izandako Euskal Jai gaztetxearen desalojo eta eraistearen inguruko istoriaren bideo emanaldia eskainiko dugu Sutegi kultur etxean. 2004ko udaran gertatutako istorio hau gogoratuz, Itayarrok gaztetxearen aldeko ekimen bat gehiago egingo dugu, horrelako guneen beharra aldarrikatuko dugu. Bideoaren ondoren eztabaidatzeko eta erreflexio kolektiboak egiteko abagunea izango da. Gazte,heldu edo zahar, anima hadi!!!!! Guztion artean lortuko diñagu gaztetxea!!!!", adierazi dute ITAYA-tik, web orrialde honetara igorri duten mezuan.