Udarregi Ikastolako Ahozkotasuna eta Bertsolaritza egitasmoan parte hartzen ari diren LH 5 eta 6 mailetako ikasleen Bertso Jaialdia ospatuko da gaur, 17:30etan hasita ikastolako erdiko aretoan. Urtean zehar burututako lanaren erakuslehioa da astelehen honetan burutuko den ekitaldia. Euskara ikasgaiaren barruan kokaturiko egitasmo honetan irakasle lanetan diharduen Unai Muñoa lasartearrak joan den asteko NOAUA!-ko elkarrizketan zioenez, "jaialdi honek bi helburu ditu; batetik, zer ikasi edo egin den erakustea eta bestalde, ikasle bakoitzak hortik aterako duena legoke. Guk jaialdia jendaurrekotik asko enfokatzen dugu. Jendaurrean jartzeak aktibatzen ditu gauza batzuk; lan horretara egokitzea, beldurrei aurre egitea, plazan jartzea, segurtasuna hartzea… Hori bera prozesu bat da eta fokalizatzen saiatzen gara. Askotan ibili behar baitugu jendaurrean hizketan".
Gaurkoa, igandean ospatuko den Ikastola Egunaren atariko ekitaldietako bat izango da. Hona hemen, datozen egunotarako iragarri diren beste ekitaldiak:
Maiatzak 28-ekainak 1
Buruhandi tailerreko artelanen erakusketa Sutegin. Gaur material bilketa, 18:00-19:30 artean Sutegiko erakusketa aretoan.
Maiatzak 31, osteguna
18:00-20:00 Urteroko ohiko batzarra Udarregi Ikastolako erdiko aretoan.
Ekainak 1, ostirala
16:30 Txan magoa frontoian.
18:00 Txokolatada.
19:00 Buruhandi desfilea, trikitilariekin.
Ekainak 2, larunbata
10:00 Merkatu Txikia Haur Eskolako psikomotrizitate gelan.
Ekainak 3, igandea
9:00-11:30 LH eta DBH ikasleekin jolasak ikastolako patioan.
10:00-13:30 Teknologia eta eskulanen erakusketa ikastolan.
12:00 HH Jaialdia Kiroldegian.
14:30 Bazkaria frontoian eta bazkal ondorengo animazioa.