Ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko diren Santixabelen baitan tradizio luzeenetakoa duen hitzordua dugu danborrada. Aurtengoan, helduei zuzendurikoan parte hartu nahi dutenek egun gutxi barru eman ahal izango dute izena. Zehazkiago esanda, datorren astelehenean, ekainaren 4an, arratsaldeko 20:00etan Agerialdera gerturatuta. Entsegu saioak ere, hortik aurrera, astelehen eta asteazkenetan, 20:00etan burutuko dira Agerialden.
Jai Batzordearen bilera
Helduen danborradan izen emateko egunaren biharamunean, hasiera batean azkena izan daitekeen bilera burutuko du Santixabeletako Jai Batzordeak. Hilaren 5ean izango da, ohiko ordu eta lekuan; 18:30etatik aurrera, Potxoenea kultur etxean.