Euskal Herriko gehiengo sindikalak greba eguna deitu du gaurko, Hego Euskal Herriko sektore publikoan. Nafarroan greba eguna, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, bi orduko lan uztea deitu dute sindikatuek. Mobilizazioek Usurbilen ere eragina izan dute. ELA eta LAB sindikatuek deituta, udal langileak bi orduko lan uztea burutzen ari dira eguerdiko 12:00etatik.