Gazte bat atxilotu dute, ustez Urbilen ostu eta zaindari bat erasotzeagatik

Noaua Aldizkaria 2012ko mai. 31a, 00:00

DV-ren arabera, atzo arratsaldeko 14:30etan gertatu zen guztia, Ertzaintzak Urbil mertakal guneko segurtasun zaindari bat erasotu zutela, horren berri jaso zuenean. Antza, bi gazte kamiseta bat lapurtzen saiatu ziren saltoki batean. Segurtasun zaindari batek ikusi, eurengana joan eta gazteak geldiarazten saiatu zen. Orduan, gazteetako batek ustez hainbat alditan erasotu zuen zaindaria. Beste lekuko eta zaindari batek biktima laguntzera joan ziren artean, ustezko lapur eta erasotzaileak Lasartera ihes egin zuen. Handik gertu,  Ertzaintzak deskribapen fisikoarekin bat zetorren 18 urteko gaztea aurkitu, atxilotu eta berarekin zegoen laguna inputatu zuen.

Iturria: DV.