Urdaira, larunbateko XV. Aldundiko Sagardo Txapelketako finalean

Noaua Aldizkaria 2012ko mai. 31a, 00:00

Gipuzkoako Foru Aldundiaren XV. Sagardo Txapelketako finala ospatuko da larunbatean, eta finalisten artean, Urdaira sagardotegia dago. Aginagakoekin batera lehiatuko dira beste lau sagardo etxe; Alzueta, Ola, Itxas-buru eta Gartziategi. Finala, eguerdiko 12:00etatik aurrera Donostian jokatuko da, Gastronomiako Euskal Anaiartean. Irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du, 2.500 bigarren sailkatuak eta 1.000 euro hirugarren geratzen denak. Aurtengo txapelketan Gipuzkoako 15 udalerrietako 27 sagardo ekoizleek parte hartu dute.