Ostegun honetarako, maiatzaren 31rako Udarregi Ikastolako Artezkaritza Kontseiluak batzar orokorra deitu du. Lehen deialdia arratsaldeko 18:00etarako finkatu du, Udarregi Ikastolako erdiko aretoan. Bigarrena ere leku berean baino ordu erdi beranduago, 18:30etarako. Bilkurako gai zerrenda udarregi.com web orrialdean kontsulta daiteke.
Hau gaurkoari dagokionean, eta Ikastola Eguna ospatzeko hiru egun falta diren honetan. Bihar arratsalderako Txan magoa, txokolate jana eta buruhandien desfilea iragarri dira. Larunbatean Merkatu Txikia Haur Eskolan eta jai egun nagusia, noski, igandean ekainaren 3an ospatuko da. Hona hemen egitarau osoa:
Maiatzak 28-ekainak 1
Buruhandi tailerreko artelanen erakusketa Sutegin. Gaur material bilketa, 18:00-19:30 artean Sutegiko erakusketa aretoan.
Maiatzak 31, osteguna
18:00-20:00 Urteroko ohiko batzarra Udarregi Ikastolako erdiko aretoan.
Ekainak 1, ostirala
16:30 Txan magoa frontoian.
18:00 Txokolatada.
19:00 Buruhandi desfilea, trikitilariekin.
Ekainak 2, larunbata
10:00 Merkatu Txikia Haur Eskolako psikomotrizitate gelan.
Ekainak 3, igandea
9:00-11:30 LH eta DBH ikasleekin jolasak ikastolako patioan.
10:00-13:30 Teknologia eta eskulanen erakusketa ikastolan.
12:00 HH Jaialdia Kiroldegian.
14:30 Bazkaria frontoian eta bazkal ondorengo animazioa.