Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo Udalek sustapen ekonomiko eta enplegurako eskualde mailako lankidetza protokoloa sinatu dute. Akordio honen baitan, lau helburu bete nahi dituzte sei udalek: sustapen ekonomiko eta enplegu arloan gure lurraldearen egoera zein den jakiteko diagnostikoa egitea; enplegurako eta sustapen ekonomikorako plan lokal edota eskualde mailakoak garatzea, elkarlanaren eta lankidetzaren bidez, gure lurraldearen behar eta aukeren diagnostiko partekatutik abiatuz; eskualde mailako egitasmoen kudeaketan eta zuzendaritza politikoan arintasuna bermatzea, laguntza tekniko egokiaz baliatuz; eskualdeko udalerri guztien interesak bateratuko lituzkeen egitura baten bidez sustapen ekonomiko eta enplegu arloan elkarlanean eta lankidetzan aritzea mesedegarria ote den aztertzea (Egitura horren irudi juridikoa zehazteke egongo litzateke).
Protokolo honi esker, sei udalen iritziz, "udalerri bakoitzaren gaitasunak eta baliabideak hobeto aprobetxatuko lirateke, administrazio burokrazia gutxituko litzakete, giza baliabideak eta baliabide materialak optimizatu ahal izango lirateke eta ekintzen batasuna bermatuko litzateke, interferentziak eta gatazkak saihestuz".