Komertzial diseinatzailea behar dugu NOAUA!rako

Noaua Aldizkaria 2012ko eka. 1a, 00:00

Astekari honetan iragarri dugu. Amatasun-baja betetzeko irailetik aurrera komertzial diseinatzailea behar dugu NOAUA! Kultur Elkartean. Astekariko eta web orriko publizitatea antolatu beharko luke. Bere eginbehar nagusiak, publizitatea lortu, publizitate moduluak diseinatu, bezeroen behar komertzialei erantzun eta bestelako diseinu lanak egitea litzateke.

Lau orduko lan-saioa eskaintzen da, gizarte segurantzarekin. Amatasun-baja betetzeko kontratupean arituko da. Lanpostu honetarako, publizitatean lizentziatua egotea eskatzen da (baita azken ikasturtean matrikulatutakoak ere), edo diseinu ikasketak eginda izatea. Usurbildarrek lehentasuna izango dute. EGA edo baliokidea den agiria eta gida-baimena izatea baloratuko da. Komunikatzaile ona eta teknologia berrietan trebatua izatea ere eskatzen da.

Interesdunek curriculuma ekainaren 15a baino lehen ekar dezakete NOAUA!-ko egoitzara. Helbide honetan gaude:

NOAUA! Kultur Elkartea
Bordaberri 3, 20170 Usurbil

Edo bidali e-postaz, elkartea@noaua.com helbidera.