Buruntzaldeko II. Areto Futbol Txapelketa, asteburuan

Noaua Aldizkaria 2012ko ekainaren 1a

Iaz estreinakoz antolatu zen Buruntzaldeko Areto Futbol Txapelketa ospatuko da berriz, ostiral eta larunbat honetan. Usurbilgo Udal Kirol Patronatutik berri eman dutenez, bailarako lau udalerri lehiatuko dira oraingoan: Usurbil, Lasarte-Oria, Hernani eta Andoain. Neurketak ostiral arratsalde honetan jokatuko dira, finala bihar. Makax taldeak ordezkatuko du Usurbil. Hona hemen, txapelketaren egutegia:

Ekainak 1, ostirala
20:00 Usurbil-Lasarte Oria.
21:00 Andoain-Urnieta.

Ekainak 2, larunbata
18:30 Finala.

Tokia: Lasarte-Oriako kiroldegia.