Euskal Jairen desalojoari buruzko bideo proiekzioa antolatu zuen atzo arratsalderako, ITAYA Gazte Asanbladak. Ekitaldia, bilgunea gaztetxearen inguruko hausnarketa prozesu betean dabilen honetan antolatu dute. Baina ez da iragarria duten hitzordu bakarra. Igande honetarako, ekainaren 10erako, Kukutza gaztetxeko partaideak gonbidatu dituzte Sutegira. 18:30etan hasiko den hitzorduan, mahai inguru bat burutuko da. "Beraien istoria kontatuko digute, orain Bilbon, batez ere Errekalden, gelditu den hutsunea... eta noski hau Usurbilgo kasuarekin kontrajarriko dugu tertuli eta eztabaidarako. Gaztetxea guztion etxea izateko, guztiok har dezagun parte hausnarketan ere!!! Hurbildu eta batu zaitez proiektu berri honetan!!! HERRI BAT, GAZTETXE BAT!!!", adierazi dute ITAYA-tik, web orrialde honetara helarazi duten mezuaren bidez.