Irisasi BTT elkartearen ekipazioa eskatzeko aukera

Noaua Aldizkaria 2012ko eka. 4a, 00:00

Mendiko eta errepideko txirrindularitzako ekipazioa prestatu du Irisasi BTT txirrindulari elkarteak, Andatza Mendi Elkartearekin batera. Prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez, nahi duen orok ekipazioa lortzeko eskaria ostiral honetatik, maiatzaren 25etik ekainaren 15era egin ahal izango du, 687 858 477 telefono zenbakira deituta edo andatzabtt@hotmail.com helbidera email bat bidalita. “CRAFT markako jantzi hauek kalitate onekoak eta teknologikoki aurrerakoiak dira. Besteak beste, Radioshack Nissan Trek taldea janzten duen marka da”, adierazi dute Irisasi BTT bilgunetik. Udako zein neguko arropak prestatuko dituzte. Prezio eta diseinuak Oiardo Kiroldegian edo Andatza Mendizale Elkartekoen web orrialdean, hau da andatza.com atarian ikusi ahal izango dira egunotan. Mallot eta kulote motzez osaturiko udako ekipazioa, mallot eta kulote luzez osaturiko neguko ekipazioa, euritarako txaketa, txalekoa, udako kamiseta termikoa, besoetako mangitoak, hanketarako pernerak... 

Irudia: andatza.com