Santixabeletako helduen danborradan izen emateko aukera gaur

Noaua Aldizkaria 2012ko eka. 4a, 00:00

Santixabeletako helduen danborradan parte hartu nahi dutenek, hitzordua dute gaur arratsaldeko 20:00etan Agerialden. Bertan eman ahal izango da izena, eta astelehen honetan burutuko da gainera herriko festetan danborra joz kalejiran irteteko lehen prestakizun saioa. Aldaketarik ez bada, hasiera batean gaurtik aurrera, astelehen eta asteazkenero burutuko dira entseguak, ordu eta leku berean; hau da, 20:00etatik aurrera Agerialden.

Jai Batzordearen bilera bihar
Deialdi gehiagorik ez bada, bihar, ekainak 5 burutuko da Jai Batzordearen azken bilera, 18:30etatik aurrera Potxoenean. Santixabelen prestaketa lanak honenbestez, azken txanpan sartzear dira jada. Herriko festak, ekainaren 28an hasi eta uztailaren 2an, astelehenarekin amaituko dira aurten.