Funk Gaua, larunbatean Akerra Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2012ko eka. 5a, 00:00

Txokoaldeko Akerra Gaztetxekoek Funk Gaua antolatu dute, larunbat honetarako, ekainaren 9rako. 23:00etatik aurrera, Makulu Ken Lasarte-Oriako taldeak eta Makala disko-jartzaileak parte hartuko dutela berri eman dute antolatzaileek. “Gaua girotzen joateko lehenik Makulu Ken talde lasartearrak beraien cd berria aurkeztuko dute, funk eta musika beltza nahastuz sekulako doinu dantzagarriak! Ondoren, musikak jarraituko du Makala disko-jartzailearekin, gerriak mugitzeko parada egongo da bere musika alaiarekin”, adierazi dute Akerra Gaztetxetik.