Jai Batzordea gaur bilduko da, aldaketarik ez bada azken aldiz

Noaua Aldizkaria 2012ko eka. 5a, 00:00

Ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko diren Santixabelak prestatzeko Jai Batzordea gaur bilduko da berriz, 18:30etatik aurrera Potxoenean. Aldaketarik ez bada gainera, gaurkoa izango da antolakuntza taldeak burutuko duen azken bilkura. 

Haurren Eguneko gin-kanan parte hartzeko deia
Arrakasta gehien duten jaietako ekitaldien artean daude Haurren Eguneko hitzorduak. Etxeko txikienen eguna hilaren 28an ospatuko da aurten. Guraso talde bat egun horretarako ekimen sorta prestatzeko lanean murgildua dabil. Tartean, goizeko 10:00etan hasiko den gin-kana dago. Ekimenean parte hartzera deitzeko gonbita luzatu diete herriko haurrei. Bai Udarregi Ikastolan, baina baita Usurbilen bizi arren, herritik kanpo ikasten duten gaztetxoei ere.