Aldundiak hondakinak kudeatzeko duen planaren aurkezpen saio irekiak egunotan

Noaua Aldizkaria 2012ko eka. 6a, 00:00

Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo Batzar Nagusietan eta Konsorzioan aurkezturiko hondakinak kudeatzeko planaren nondik norakoen berri jasotzeko aukera izango dute, gaurtik aurrera herritarrek. Zenbait hitzaldi antolatu ditu Aldundiak egunotarako. Lehenengoa, gaur bertan, 19:00etan Donostiako San Telmo museoan. Bertaratu ezin duenak, saioa sarean streaming bidez, zuzenean ikusi eta entzun ahal izango du. Helbide honetan:www.gipuzkoaberri.net

Tolosan, Zarautzen edota Arrasaten ere hitzaldi gehiago programatu dira hurrengo egunotarako. Guztietan, Foru Aldundiko ordezkariak eta hondakinak kudeatzeko plan berria diseinatzeko lanetan parte hartu duten nazioarteko adituak egongo dira. Hemen, zehaztasun gehiago:

Ekainak 6, asteazkena
19:00 Donostiako San Telmo museoan. Hizlariak: Juan Carlos Alduntzin Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatua, Ainhoa Iraola Ingurumeneko zuzendaria, Laia Valenzuela estrategiaren lan taldeko kidea eta Martin Steiner lan taldeko kidea.

Ekainak 7, osteguna
19:00 Zarauzko Antoniano Ikastetxean. Hizlariak: Ainhoa Iraola Ingurumeneko foru diputatua eta Joan Marc Simon estrategia landu duen kideetako bat.
19:00 Trintxerpeko Alkateordetzan. Hizlariak: Juan Carlos Alduntzin Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatua eta Laia Valenzuela estrategia landu duen kidea.

Ekainak 8, ostirala
19:00 Arrasateko  Kulturaten. Hizlariak: Juan Carlos Alduntzin eta Laia Valenzuela.
19:00 Tolosako Kultur Etxean. Hizlariak: Ainhoa Iraola eta Joan Marc Simon.