Andatza Taldeak antolaturiko eskalada ikastaroan, izen ematea irekita

Noaua Aldizkaria 2012ko eka. 6a, 00:00

Bi eguneko eskalada ikastaroa antolatu du Andatza Mendizale Elkarteak, uztailaren 7 eta 8rako. Antolatzaileek berri eman dutenez, “jarduera rokodromoan eta aire librean burutuko da, eguraldiaren baldintzen arabera”. Gaineratzen dutenez, prezioak barne hartzen du, material teknikoa, goi-mendi eskolako irakasle bat 6 ikaslerentzat eta asegurua. Ez ordea, “aktibitateen basera arteko garraioa, janariak”. Ikastaroa uztailean burutuko den arren, datorren astelehenera arte, ekainaren 11ra arte eman liteke izena. Ordainketak Kutxako kontu korronte zenbaki honetan egin behar dira: 2101.0069.16.0121883656. 50 euro bazkideek, 62 euro gainerakoek. Informazio gehiago: andatzamendizale.info helbidean.