Intza Salsamendik diseinaturikoa izango da, Santixabeletako egitaraua

Noaua Aldizkaria 2012ko eka. 6a, 00:00

Datozen Santixabeletako egitarauak zer nolako itxura izango duen erabaki du jada, Egitarau Diseinu Lehiaketako epaimahaiak. Intza Salsamendi usurbildarrak aurkezturiko lana hautatu dute, eta honenbestez, bera da aurtengo txapelketako irabazlea. 500 euroko saria irabazi du. Iaz ere bere diseinua izan zen txapelketako garailea.

Lanen kalitatea, geroz eta hobea
Hiru lanen artean aukeratu behar izan du aurtengoan, mistoa izan den epaimahaiak. Edizio batetik bestera lehiaketara aurkezturiko diseinu lanen kalitatea geroz eta hobeagoa dela ikusita hain zuzen, Usurbilgo Udalak eta Jai Batzordeak balorazio lan hau egiteko taldea indartu du aurtengoan. Epaimahaia, kultur arloko zinegotziarekin batera, Jai Batzordeko bi kideez eta diseinu munduan diharduten bi lagunez osatu da. Urtetik urtera hobetzen doan lanen kalitatea goraipatu du epaimahaiak. Ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko diren herriko festen egitaraua aste gutxi barru kaleratu eta banatuko du Usurbilgo Udalak.