Kalezarko auzokideekin bilduko da gaur Usurbilgo Udala

Noaua Aldizkaria 2012ko eka. 6a, 00:00

Astelehenean Santuenean hasi zuen Usurbilgo Udaleko gobernu taldeak, legegintzaldi honetako lehen urteurrena betetzear den honetan, herritarrekin auzoz auzo burutu asmo duen bilera erronda. "Udalak entzuten zaitu" izeneko ekimenaren helburua, auzoz auzo herritarrekin bildu eta euren iritziak jasotzea izango da. "Noski, urtebete hau nola joan den ere azalduko dugu, gure ikuspegia emango dugu eta azalpenak mahai gainean jarriko ditugu, baina bilera hauen xede nagusia Udalaren eta herritarren arteko komunikazioa bultzatzea da", adierazi dio NOAUA!-ri alkate Mertxe Aizpuruak. 

Herritarrei bileretara gerturatzeko gonbita luzatzen diete udal gobernu taldetik: "Bilera hauetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu eta denon artean Usurbil hobeago bat egiten saiatuko gara".

Gobernu taldeko kideak Kalezarren izango dira gaur. Datozen egunotan, Zubietan, Aginagan, Txokoalden eta Kaxkoan ere bilkura bana burutuko da. Hona hemen, hitzordu guztion egutegia:

Ekainak 6, asteazkena: Kalezar
19:00 Auzo Elkartea, Harane.

Ekainak 7, osteguna: Zubieta
19:00 Kaxkape.

Ekainak 11, astelehena: Aginaga
19:00 Antxomolantxa Elkartea.

Ekainak 13, asteazkena: Urdaiaga/Txokoalde
19:00 Erroizpe elkartea.

Ekainak 18, astelehena: Kaxkoa
19:00 Potxoenea.