2012-2013 ikasturte berrirako aurre matrikulazio epea ostiral honetan, ekainaren 8an itxiko dute Zubietako Lanbide Eskolan. Dokumentazioa eta eskabideak, bulegoko ordutegian aurkeztu beharko dira; astelehenetik ostegunera, 9:00-14:00 eta 16:00-18:00 artean, eta ostiraletan, 9:00-14:00 artean. Argibide gehiagorako: 943 364 600 edo eskola@lhusurbil.com
Matrikulazio epea zabalik, Hasierako Lanbide Prestakuntza Programetan
Izen emateko epeak irekita jarraitzen du bestalde, Hasierako Lanbide Prestakuntza Programako eskolan. Datorren 2012-2013 ikasturtean zehar, sukaldari-zerbitzari langile edo ile-apainketa laguntzaile gisa jarduteko ikasketak eskainiko dituzte bertan. Hasierako Lanbide Prestakuntza Programako eskola Atallun kokatua dago, Zanpiura kalea, 3. zenbakian. Informazio gehiago jaso nahi duenak, 943 360 465 telefono zenbakira deitu dezake, edo bestela, lhi.usurbil@gmail.com helbidera email bat bidali.