Larunbatean ospatu zen Zarauzko Trilatoia. Bostehun kirolari bildu zituen hitzorduak kostaldeko udalerri honetan. Usurbildarrak tartean. 2,9 kilometro igeri egin behar zuten, 81 kilometro bizikleta gainean eta amaitzeko, beste 20 kilometro korrika. Aipatzekoa, Saltoki taldeko kide den Mikel Otaegi herritarrak, bizikleta gaineko proba laugarren amaitu zuela. Baxurde Txikiko sei kideek ere parte hartu zuten proban. Haietako bi, Iñaki Añorga eta Ion Korta, lehen 40 postuetan sailkatu ziren. Hona hemen usurbildarren denborak:
14-Mikel Otaegui Irastorza: 4:22:38.
32-Iñaki Añorga Unanue: 4:35:24.
40-Ion Korta Arregi: 4:36:55.
128-Andoni Labaka Lizarazu: 4:54:15.
272-Martin Larrañaga Amuchastegui: 5:12:56.
390-Peio Sasiain Martinez: 5:30:00.
Sailkapen osoa: http://www.zarauzkotriatloia.com