Ezkarai inguruetan asteburu pasa burutu dute Andatza Mendizale Elkartekoek. Hauxe antolatzaileek NOAUA!ra bidali duten kronika: "Andatza Mendi elkarteak antolaturik 21 lagun irten ziren 2 egunetarako. Lehendabiziko etapa San Millan de Cogollatik Ezkaraira izan zen eta eguraldi apartak lagundurik, bazter ederrak ikusi ziren. Esan behar, euskararen eremuaren aztarnak bazeudela ibilbidean: Larrizabala, Sagastia, Zaldierna, Zorrakin, Ezkarai (= aitz garai)…. Igandeko etapa Ezkarai herritik San Lorenzo (2271 m) mendira zen: 5 ordu t´erdiko ibilbidea. Hasierako gunea pagadi batetik igaro ostean mendi lepoetatik sigi-saga ibiliaz lainopean iritsi ziren gailurrera. Ozta-ozta argazkia ateratzeko beta hartu eta herrira jaitsi ziren indarrak berritzera".
Irudia: Andatza.