Atzo eman ziren argitara Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Usurbilgo Udalak banatu asmo dituen euskara eta aisialdi alorreko diru-laguntzen oinarriak. Argibide gehiago, sareko lotura hauetan klikatuta:
https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2012/06/11/e1205349.htm
https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2012/06/11/e1205351.htm
Eskaerak aurkezteko epea irekitzear
Urtean zehar euskara ikasten aritu direnek, UEUko ikastaroren bat egin dutenek, edota aisialdiko begirale edo zuzendari tiulua lortzeko prestakuntza jaso dutenek, udal diru-laguntzak eskatzeko aukera izango dute, datorren astelehenetik, ekainaren 18tik aurrera. Epea, zabalik egongo da ekainaren 29ra arte.
Euskara ikasten aritu direnek bi baldintza nagusi bete beharko dituzte; batetik, Usurbilen erroldatua egotea eta gutxienez, jasotako klaseen %80an parte hartu izana. Deialdi honetan parte har dezakete:
-Euskara ikasleak: matrikula kostuaren %80 itzuliko zaie.
-12 urtetik beherako seme-alabak dituzten gurasoak: matrikulazio kostuaren %100 itzuliko zaie. Familia-liburuaren fotokopia aurkeztu behar da.
-Langabetuak: matrikulazio kostuaren %100 itzuliko zaie, ikastaroak irauten duen denboraren erdia gutxienez langabezian egon direnei. Langabezia egoera Gizarte Segurantzako “Lan historiala” deritzan ziurtagirien bidez egiaztatuko da. Ziurtagiri honek diru-laguntza eskatu den ikastaroaren epeali guztia hartu behar du bere baitan.
-UEUko ikasleak: matrikulazio kostuaren %60a jasoko dute. Egoitza gastuetarako ez da diru-laguntzarik emango.
Ikastaroen ordez, laguntza
Diru-laguntza deialdi berria dute bestalde, aurtengoan; aisialdirako begirale edo zuzendari titulua lortzeko joan den udazkenetik hona ikastaroa burutu dutenentzat hain zuzen. Usurbilen erroldatuak daudenei, matrikularen erdia itzuliko zaie. Begirale titulua atera dutenei gehienez jota 250 euroko laguntza emango zaie, 150 eurokoa zuzendari titulua eskuratu dutenei. Laguntza hauek, orain arte Buruntzaldeko udalek alor honetan antolatzen zituzten ikastaroak ordezkatuko dituzte.
Laguntza hauetarako eskaerak ekainaren 18tik 29ra aurkeztu ahal izango dira udal erregistroan. Oinarriei buruzko informazioa edo argibide gehiago jaso nahi dituenak aldiz, Potxoenean kokatzen den Euskara Zerbitzura jo beharko du edo bertara deitu; 943 371 999.