Herriko musika taldeak, Euskal Herrikoak, dj emanaldiak... Musika eskaintza zabala prestatu dute Kalezarko Jai Batzordekoek, ostiral honetan, ekainaren 15ean hasiko diren San Juanetarako. Besteik Pe eta Joxpa taldeek emango diote hasiera, gau parteko jai giroari. DJ saio banak emango diote jarraipena, lehen asteburu honetan; DJ Van-ek larunbatean, eta DJ Burundak igandean. Bigarren asteburuan aldiz, auzoko Harane futbol zelai ondoko lokalean biltzen diren herriko taldeen txanda izango da; Zumarteko Urrezko Muxkerrak taldekoekin batera, Hotzikara eta Mendeku Itxua taldeek parte hartuko baitute hilaren 22ko gauean. Itzartukoek emango diote amaiera. Hona hemen, jaietako lehen asteburuko egitaraua:
Ekainak 15, ostirala
18:00 Buruhandiak.
19:00 Auzotarren arteko jokoak.
23:30 Besteik Pe.
Ondoren: Joxpa taldearekin dantzaldia.
Ekainak 16, larunbata
06:00 Gosaria eta oilasko biltzaileen irteera.
09:00 Oilasko biltzaile txikien irteera.
14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria.
16:00 Musa (izen ematea 16:30etan itxiko da).
18:00 Herriko dantzariak.
00:00 DJ Van.
Ekainak 17, igandea
10:00 IX.Ume krosa.
11:30 Jolasak.
16:30 Tailerrak.
18:00 Txokolatada.
Ondoren, buruhandiak.
19:00 DJ Burundarekin dantzaldia.
Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.
Irudia: Ibai Arrieta.